Hankaz gora dagoen mundu honetan, konpainia handiak dira irabazten jarraitzen duten bakarrak. Etxeetara atzera-egiteak handitu egin ditu online erosketak eta plataforma handien etekinak; liburu bat eta irabiagailu bat saltzen dituzten horiek, eta banatzaileak langiletzat hartzen ez dituztenak. Beraien algoritmoen eta marketinaren sailetako potentziak ikusezin bihurtzen ditu gizarte-ekonomiako sareetan lan egiten eta ekoizten duten milaka enpresa txiki, kooperatiba eta proiektu, beste mundu bat eraikitzen saiatzen direnak, beste ekonomia bat sortuz eta, aldi berean, askoz kalitate handiagoko zerbitzua emanez, online erosketarekin ere.

Geure buruari galdetzen diogu nolakoa izango den kovid osteko mundua; geure buruari galdetu behar diogu, halaber, zer nahi dugun bizirik irautea eta zer egingo dugun hori lortzeko. Liburu-denda kritikoek urte asko daramatzagu Goliaten aurka borrokan, eta mezu argia dugu: egin itzazu zure erosketak eta zure lagunak animatu kontzienteki erostera konfiantzazko liburu-dendetan, gertuko liburu-dendetan, big datatzat hartzen ez zaituzten liburu-saltzailekin, denentzako espazio irekiak biltzen dituzten liburu-dendetan, biblioaniztasunaren alde egiten duten eta lan-baldintza duinen alde egiten duten liburu-dendetan. Nahi dugun mundua gaur hasiko da.

Gabonetan eta urte osoan zehar, lagundu benetako amazonak: zure hiriko liburu-denda txikiak eta liburu-denda kritikoak.

Materialak